Eguraldi onarekin, kanpoko eremuak martxan


 

Almen gunearen indarguneetako bat da kanpo eremu apartak izatearena. Aurten, gainera, kanpoan maiz jarduteko helburua jarri diogu gure buruari. Horrela, bada, eguraldi ona dagoen egunetan kanpo eremuak bor-bor egoten dira. Jarduera anitzak ikusi ahal izan ditugu, gainera: Ipuin kontaketak, irakurketa, bizikidetza zein eztabaida saioak, jolasak, kirol-saioak, ordenagailuak hartuta bakarka lanean... Ea neguak horrela jarduteko aukera asko ematen dizkigun! Hemen aste hauetan jasotako irudiak.

Iruzkinak