Udalekuen oihartzuna

Arizmendi ikastolako udalekuak bereziki inportanteak dira Almeneko hainbat kiderentzako. Gure guneko irakasle eta ikasle-ohi talde handiak hartzen baitu parte udalekuetan. 
Harreman estu eta bereziak garatzen dira askotan bertan; udalekuez haratago irauten duten horietakoak. 
Aurten, nola ez, udalekuak ezin egin geratu gara ikastolan.  Betetasuna eskaintzen duen esperientzia ezin eginak hutsunea bikoizten duelako-edo, oroiminez, Zurizako udalekuetako kideek bideo eder hau grabatu dute. Gozatu, eta ea datorren urtean motxilak hartu eta bakoitzak Euskal Herriko bere udaleku txokora joateko aukerarik ba ote duen. 
Viana, Zuriza, Acedo, Lizarra, Gares, Otsagi eta Ibiltaria... Datorren urterarte!!!

Iruzkinak