19-20 ikasturteko azken lan-egunak irakasleendako

Ikasleekin 19-20 ikasturteko lana bukatu eta gero irakasleoi ikasturtearen balorazioa egiteko tartea zabaldu zaigu. Ekainaren bukaeran eta Uztaila hasieran elkartu gara ikastolako profesional guztiak, ikastolako eremu ezberdinetan eta segurtasun neurriak errespetatuz. Bideo-deiaren tresnak, beste behin, posible egin du leku ezberdinetan geunden profesionalek elkarrekin lana egitea. 
Bileren aztergaia, Covidaren harira sortu den egoera izan da. Eta, helburua, krisia dela eta detektatu ditugun indargune, ahulgune eta ikasketa berriak azpimarratzea. Egindakoaren diagnostikotik hurrengo ikasturtrako neurriak eta erabakiak etorriko dira errenkadan. Hemen jasotako irudiak.

Iruzkinak