Batxilergoko ikasleek "Egunean Behin" jokoan taldea sortu dute

Euskararen egunean "Egunean Behin" jokoaren sortzaileak izan genituen Almenen; hitzaldia egin zuten eta, bertan, jokoaren bilakaeraren inguruko kontuak kontantzen aritu ziren.
Horrek animatuta edo, "Egunean Behin"en taldeetan antolatuta jardun daitekeenez, batxilergoko taldea sortzea erabaki zuten  ikasleek.
50 kide batu ditu jadanik taldeak, A(ha)lmen izenarekin eta ikasle eta irakasleak biltzen ditu. Ea inoiz sailkapen nagusian puntan ikusten dugun bertako kideren bat!!

Iruzkinak