Etapak elkarlanean: DBH4-LH5 inglesez, Batxi1-DBH4 geologiaz


Batxiko eremuek aukera ematen dute dinamika anitzak egin ahal izateko. Aste honetan bertan etapa  ezberdinak elkarrekin lanean jartzeko erabili ahal izan ditugu birritan.

Baten DBH4koak LH5ekoekin ikusi ditugu euskal diasporaren inguruan jarduteko dinamikak gidatzen. Ingelesez, gainera. Modu anitzak pentsatu dituzte ikasleek:
jolas didaktikoak sortu dituzte, hizlari lanetan ere aritu dira, kahoot-aren dinamismoa ere aprobetxatu dute, antzerkiren bat ere sortu dute...

Bigarren baten batxi 1ekoek geologiaren inguruko kontzpetuak aurkeztu eta azaldu behar izan dizkiete DBH4koei. Kontzeptu geologikoak azaldu ahal izateko montaia bikainak ekarri dituzte erakusketara, propio eraikitakoak.
Eman eta jaso: denentzako aberasgarria dela konprobatu ahal izan dugu beste behin.
Giro eta mugimendu ederra izan dira nagusi, beraz. Ondoren datozen irudietan ikusi ahal ziango duzue:
DBH4-LH5  irudiak
Batxi1- DBH4 irudiak

Iruzkinak