BATU proiektua: Mapeo lanetarako elkartuta


Aste honetan elkartuta egon dira Aretxabaletako Otaloran gura ikastolako 16 lankide Riedulab aholkularitza taldeko bi kiderekin.
 Lan-talde honen helburua beste urrats bat da  LH5-6 eta DBH 1-2 ikasturteetarako sortzen ari garen eraldaketa prozesuan. Asteotan izena jarri diogu, gainera etapa horretarako proiektuari; BATU. 
Kontua da, Otaloran elakrtu den taldean 3 gauza uztartu nahi izan dituztela egunotan:  Ikastolan bilatzen dugun pertsona eredua alde batetik; Heziberriko edukien kurrikuluma beste alde batetik eta ikastolan bilatzen dugun gizarte eraldaketa hirugarrenetik. Hiru aspektuak modu xehetuan aztertu dituzte eta egindako lana oinarrizkoa eta oinarria izango da hurrengo hilabeteetan helburu guztiak uztartuko dituzten eta geletan ikasleekin garatuko diren proiektuak sortu ahal izateko. 
Labur esanda, mapeo kurrikularra egiten ari direla esan dezakegu. 
Lan sakona eta inportantea izan da; buruari buelta asko emateko horietakoa. Oso giro onean jardun omen dute eta talde gisa indartuta atera omen dira . Hemen jasotako irudiak.

Iruzkinak