Azaroak 25: erreibindikazio eguna


Astelehena Azaroak 25ean egun berezia izan zen gune osoan. Emakumaren Kontrako IndarkeriarenNazioarteko Eguna izanda, gune osoa mobilizatu da modu baten edo bestean.
Batxi1-eko ikasleek gaia prestatu dute eta gelaz gela ibili dira aurten azalpenak ematen DBH eta LHn. Pankartak eta muralak ere egin dituzte, Almen girotzeko.
DBH4ko ikasleak ere ikusi genituen geletan arratsaldeko mobilizazioen berri ematen.
Batxi 1ekoen lanketari gehitu zitzaion batxi 2ko ikasleek gunean  jolastordurako antolatu zuten manifestazioa; jendetsua izan zen eta indarrez beteta ikusi genituen partehartzaileak; komunikatua irakurriz bukatu zen goiz erdiko ekintza.
Bien bitartean mural bat betetzen joan ginen denon artean; nahi izan zuenak norberaren hausnarketak, lemak edo sentsazioak jaso ahal izan zituen bertan. LHko ikasleak ere gogotsu ikusi genituen lan horretan.
Eta, bukatzeko, eguerdiko ordubatetan tirolinako parkera jaitsi ginen, batxi eta DBHko ikasleak, pankartak hartuta, bide bazterrean egonaldia egitera.
Hemen daude jaso ditugun irudiak.

Iruzkinak