Mundukideko lasterketa solidarioan

Aurten Almeneko talde ederra bildu ahal izan dugu Mundukideko V. Lasterketa Solidarioan parte hartzeko. Urkuluri buelta ematera animatu ziren irakasle eta ikasle taldetik hainbat kide. Zenbait guraso ere ikusi ahal izan genituen bertan. Oinez eta Nordic Walkinga eginez eman zioten gehienek buelta pantanoari, baina batxi 1eko 3 ikasle animatu ziren korrikalari gisa lasterketan parte hartzera ere. Milesker, benetan, den-denei. Izan ere eguraldia ez baikenuen lagun izan eta horrelakotan parte hartzeko esfortzua egin izana are gehiago eskertzekoa baita. Hemen dauzkazue ateratako irudiak ikusgai.

Iruzkinak