Klima aldaketaren kontrako eguna: Elkarretaratzea Aretxabaletan


Pasa den ostiralean Klima aldaketaren kontrako protesta eguna  zela eta, Aretxabaletan  herritar asko eta tartean ikastetxe guztietako ordezkariak ikusi genituen Plastikoak Buruan taldeak antolatutako plastiko bilketa eta eserialdian parte hartzen. Almen eta Basabeazpikoak ere han egon ziren: ikasleak, gurasoak eta hainbat irakasle ere ikusi ahal izan genituen herriko plazan, ekitaldian parte hartzen. Komunikatua irakurtzen aritu zirenen artean ere bazeuden gure ikasleak: Kattalin Linazisoro, Uxue Azkue eta Odei Etxeberria. Hemen dauzkazue arratsalde hartako irudiak eta bideoa.


Iruzkinak