Kide berri berezia Almenen: zer izango, nor izango?

Irudia ikusita ulertuko duzue artikuluaren titulua.
Izan ere, LHko zenbait ikaslek aurrekoan Almen azpiko tirolinako parkean lgauntxo berri hau aurkitu zuten, galduta edo.
Hasieran bere lekuan lasai uztea pentsatu zuten, bere bidea aurkituko zuelakoan. Hurrengo egunean, baina, bertatik berriz ere pasatu eta oraindik lurrean zegoenez abestiko asto betaurrekodunari bezala gelara etortzeko gonbidapena egin zioten eta baita ekarri ere!! Almenen Maite Madariaga irakasleak Animalien Babes Zentrura deitu zuen berehala eta etorri zen hegaztietan aditua. Urubio-kumea zela esan zigun; habieatik salto egiteko joera zutela eta onena jasotako lekuan uztea zela, familia inguruan izango baitzuen.
Hala egin zuten azkenean gure neska-mutilek.
Seguru urubioak berak ere atzoko eguna abentura bezala kontatuko duela bere etxean!!
Hemen irudiak.

Iruzkinak