Batxi 2koen agurra (18-19)


Atzo egin genuen batxi 2-koen agur-bazkaria Almeneko jantokian. Azterketak bukatu eta gero, deskantsua hartuta etorri ziren denak eta elkarrekin giro eta umore onean bazkaldu genuen. Bertsoak, loreak, dantzak, abestiak, oroitzapenez betetako bideoak...horiek denak izan ziren bazkariko protagonista. Aurten erretiroa hartuko duten irakasleei ere egin zieten ikasleek oparia.



Gai honekin lotutako bi bideo jarriko dizkizuegu eskura:
Atzoko bazkariko irudiekin egindakoa.
Azken bi ikasturte hauen laburpena biltzen duen bideoa.

Beste behin ikasturte bukaerara iristen ari gara eta ohikoa den bezala beste talde bat badoa gure ikastolatik beste mundu batzuk bizitzera.
Ondo bizi eta zorte ona izan dezazuela zuen ibilibideetan!!



Iruzkinak