Almenekoak topera Korrika 2019an



Korrika 2019a bete-betean bizitzen ari gara Almenen. Aste honetan, 1244. kilometroa korritzen egon ziren Almeneko hainbat irakasle. Arabako MaƱuetan izan zen eta lekukoa eramaten aurten erretiratzen den Ana Rosa Urrutia eta Almeneko zuzendaria den Unai Busturia ikusi ahal izan genituen. Ilusio betez joan ziren bertara denak eta poz-pozik bueltatu ziren Korrikaren giro bereziaren parte izan eta gero.
Hemen irudi eta bideoak.

Horri gehitu behar diogu azken asteotan martxan jarri diren ekimen ezberdin askotan ikusi ahal izan ditugula Almeneko kideak eremu eta rol ezberdinetan. Ikusi zerrenda, bestela!

Hasi ginen Lh2koek Almeneko txoko ezberdinetan zuten bideoarekin
Gero, Jose Arana gunean grabatu zuten bideo entzutetsua iritsi ziatzaigun. Han, adi begiratuz gero, Almeneko zenbait kide identifikatu daitezke.
Jarraitzeko, sake eta erresto artean, Eskoriatzako pilotarien agurra ere ikusi ahal izan genuen; hor ere Almeneko kide mordoxka ikusi daiteke. 
Eta azken asterako geratu zaigu, berriz, Almeneko Bazarako kideek Basabeazpi eta Jose Aranako kideekin elkarlanean sortu duten bideo-klipa ere. 
Zer geratzen zaigun? Bada asteburuan ordu txikietan herrietatik Gasteizera bidean pasatuko den Korrikan parte hartzea. 

Iruzkinak