Galdegazterako kazetari lanetan Almeneko DBHkoak

Pasa den aste hauetan Almeneko DBH4ko zenbait ikasle Amaia Albes arropa diseinatzailea elkarrizketatu ahal izateko prestakuntza lanetan ibili dira. Kazetari profesionalak nola, hala aritu dira gure ikasleak ere dokumentatzen. Almenen batxilergoko ikaslea izandakoa dugu Amaia eta beraz gurean ere egin dute elkarrizketaren bat testigantza eta datuak biltzeko. Jaione Agirre irakaslearen aholkularitza eta laguntza izan dute bidean. Emaitza...Goiena telebistan ikusi ahal izango duzue. Bitartean irudi hauek jarriko dizkizuegu eskura.

Iruzkinak