Drogomenpekotasunaren gainean LH6ko gurasoekin eta DBH2n


Ikasturtean zehar momentu askotan heltzen diogu drogomenpekotasunaren prebentziaren gaiari. San Juan de Dios-eko kideen eta SASOIA taldearen laguntza daukagu horretarako. Gaia lantzeko saioak egiten dira ikasle, irakasle eta baita gurasoekin ere.

Aste honetan dauzkagu horren eredu pare bat. Izan ere asteartean SASOIAko Irene LarraƱaga formatzailea Almenen egon zen guraso talde batekin.  Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen familiei eta tutoreoi tabako eta alkoholaren prebentziorako informazioa eta aholkuak eman zizkien. 3 atal landu zituzten: substantzia, pertsona eta ingurua. Gaztearen autoestima eta talde presioa lantzea ezinbestekoa dela adierazi zuen, gizarte mailan dauden mitoei aurre egiten jarun genuen eta aurrenerabezoak dituen ezaugarriak ere apipatu genituen.  Asteartekoa, beraz, oso interesgarria izan zen.
Asteazken et ostegunean, berriz, DBH2ko ikasleak Gesalibarreko San Juan de Dioseko instalazio, langile eta gaixoak ezagutzera. Bueltan, hau ere esperientzia oso interesgarria zela esanez etorri ziren. Hemen irudiak.

Iruzkinak