Gabon giroa Almenen



Gabon giroan bete-betean egon da gunea astean zehar eta azken egunean bereziki. Zenbat ekintza eta ospakizun txiki eta haundi!!!
Antzerkiak, ospakizuntxoak, proiektu amaierak, kantuak, jolasak...edonon ikusi ahal  izan ditugu.

Ikasleak batxilergoan kantu giroan ikusi ditugu geletan ohiko klaseak eta berreskurapen azterketak bukatu eta gero, Olentzero xelebre bat ere agertu da gunean, irakasleok gure oparitxoa aurkitu dugu mahai gainetan,  DBHkoak zaharren egoitzatan ibili dira kantuan, LH3koek papelezko kriseilua bota dute zerura urte berrirako desioak eskatuz, LH1ekoek Basabeazpikoei harrera egin diete, LH2koen napolitanak jan ahal izan ditugu, gabonen kontsumo ohituren inguruko hausnarketak egiten aritu dira LH6koak, LH5ekoak Jose Aranara joan dira kantuan eta LH6koak, berriz Basabeazpira... Beti bezala, egun anitzak eta aberatsak izan dira. Hemen daude jaso ditugun irudiak.

LH2ko familia batek (Ilargi Herreraren familiak) sortu duen gabon kanta ere hona ekarri dugu.
Jaso ez duguna, areto berrian LH guztiak elkartuta  egin duten ekitaldiko bideoa izan da. Hori gabon osterako utziko dugu.
Ondo izan, hartu deskantsua oporretan eta urte berri on-ona izan dezazuela denok!

Iruzkinak