Elkarbizitzarako ikasle batzordeak martxan


Pasa den astean elkartu ziren DBHko gela guztietako ordezkariak "Elkarbizitzarako ikasle batzordea" eratzeko. Ikaslez eta irakaslez eratutako talde horrek lan oso inportantea izango du DBHn egunerokotasunean sortzen diren arazoak  kudeatzeko eta antolatzeko orduan.
Talde honetako partaideak izango dira  arazoei irtenbidea topatzen saiatuko direnak. Funtzionamendurako hainbat neurri ere elkarrekin eztabaidatu eta adostuko dituzte. Aukera asko dauzkate haien esku. Ea etekina ateratzen asmatzen duten.

Iruzkinak