Lainoazpian eta izerditan, auzolana Almenen

Ostegun honetan guraso eta irakasle talde bat elkartu zen Almeneko inguruetan garbiketa lanak egiteko.  Torrebaso galdua desbrozadoraz garbitzen, kiroldegi eta saskibaloi kantxaren inguruan garbiketa eta mozketa lanak egiten... bazterrak txukuntzen ibili ziren, alegia. 
Mil-mil-mil esker auzolanerako deiari erantzun zenioten irakasle eta guraso guztioi. 
Ederto eskertuko dute haur eta gazteek baso inguruetan jolastera joaten direnean.

Iruzkinak