Batxiko proiektuaren harira hitzaldi interesgarria

Gaur izan ditugu Almenen Arrasateko Ekin emakume taldeko Jasone Giraldo eta Marokoko Ikram. Hitzaldia egin dute batxiko 1 mailako ikasleentzako. Aurreko batean esan genizuen bezala, Kulturartekoasunaren inguruko proiketuan daude batxi 1ekoak murgilduta buru belarri. Gaur, honekin lotuta, Jasonek Ekinen emakume kanpotarren integrazioan laguntzeko martxan daukaten programaren berri eman die eta Ikramek bere esperientzia pertsonala kontatu die integrazio eta gizarteratzearen adibide bezala. Ikasleak benetan adi egon dira eta saio aberatsa eta aberasgarria izan da. Hemen saioko irudiak.

Iruzkinak