Txirrindulari txapeldunak eta Poloniako EYP



Alboko irudiei heldu eta uda hasiera eta bukaera lotuko ditugu oraingo honetan.

Izan ere, uztaila hasieran hara non jakin baikenuen Almeneko ikasleak diren Xubane Garai eta Garazi Estevek sari andana irabazi zutela txirrindularitzan Galizian jokatu zen Espainiako txapelketan. Ea denak zuzen jasotzen ditugun:

Hasteko, biek lortu zuten taldeko erlojupekoa irabaztea. Hori gutxi ez, eta Garazik zilarrezko domina ere lortu zuen lasterketan.

Uztailaren erdialdean, berriz, Tolosan Euskadiko txapelketa jokatu zuten eta han ere Garazik txapeldun izatea lortu zuen, hirugarren urtez segidan, gainera!
Gure partetik, zorionik beroenak eman nahi dizkiegu biei, egindako lanagatik!

Irailarekin batera, ordea, EYPkoei begira jarri gara berriz ere; aurreko ikasturtean European Youth Parliament-aren nazioarteko saiorako sailkatu ziren Maite LarraƱaga, Ane Martinez eta Eneko Mateos. Egunotan abiatu dira hirurak Poloniara Xabier Latorre irakaslearekin batera, han elkartuko baitira azken fase honetako partehartzaileak. Ea nola doakien bertan! Zorte ona izan dezazuela eta, batez ere, gozatu aukera bikain honekin!
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu Mondragon Lingua-ko kideei Poloniako bidaiarako eman diguten diru laguntzagatik.



Iruzkinak