Martxan da 18-19 ikasturtea!!






Hasi da!! Hemen dago!!
Iraila esnatzearekin batera, martxan jarri dugu Almen! Irakasleok elkartu gara, egin ditugu gure lehenengo guneko bilerak, ikasturte hasierako profesionalen batzarra ere egin dugu Arrasateko Arimazubin, gaiak prestatzen, materialak eguneratzen, gunea txukuntzen... horrelako lanak egiten aritu gara egunotan, gaur ostirala, ikasleak etorri diren arte. Hemen lehen egunotan ateratako argazki sorta.

Irakasleok, ikasleek bezala sentimendu kontrajarriak izaten ditugu ikasturten hasieran. Ordutegirik gabeko egun lasai eta luzeei agur esateko pena, lankideak ikusi eta agurtzeko gogoa, ikasturte berriari heltzeko ilusioa, goizero goiz jaikitzeko nagikeria; ikara ez, baina errespetua ere sortzen du aurrean ikasturtea osoa dagoela  sentitzeak; gauza onak, bikainak baina zailak eta gogorrak ere etorriko direla jakin baitakigu.

Asmoa hitzak laburtzen du oso ondo irakasleok irailera ekartzen duguna: lana ondo, tajuz eta gogoz egiteko asmo irmoa. Ea lortzen dugun gure helburu eta asmoak betetzea, eta ea denon artean ikasturte gogoangarria eraikitzen dugun!

Iruzkinak