Ikasturte bukaerako irteerak LHn



DBHkoek ikasturte bukaeran irteerak egin dituzten bezala,  LHkoak ere hara eta hona ibili dira. Ikusi bestela nolako aniztasuna:

LH2koak Naparroako Astitzera joan ziren egun pare bat bertan pasatzera. Bideoa eta ateratako irudiak ikusteko hemen klikatuta egingo duzue.

LH3koak, ordea, Areantzako auzoan ibili ziren. Zehazki Etxebarri baserrira egin zuten irteera. Bidean arrainak, txerriak ,ardiak...zer ez omen zuten ikusi!!!! Baserrian bertan behien inguruna gauza asko ikusi eta ikasteko aukera izan zuten. Gero Urkulu inguruan bazkaldu zuten eta eguna bukatzeko, neke-neke eginda baina gustura bueltatu ziren Almenera. Hemen  dauzkazue egun hartako irudiak!

LH4koek Baratzera egin zuten irteera bere momentuan, artikulu honetan adierazi genizuen bezala.

LH 5 eta 6koak, sasoi onean daudela aprobetxatuz, Urbiara joan ziren ekainak 7an. Han ere ez zen umore ona eta jolasa falta izan. Zapaburutan ibili zenik ere egon zen. Hemen irudiak.

Zerrendan, ikusiko duzuenez LH1ekoak falta dira. Horiek aste honetan bertan dira irteera egitekoak. Beraz, horren berri datorren astean izango duzue!

Iruzkinak