Ekintzailetasuna gaia DBH4an

Fruitu oso interesgarriak eman ditu gai honek aurten.
Ekintzailetasunean enpresen izaera, helburu eta funtzionamenduaren inguruan hasunartzen dute, eta horrez gain, aurten enpresak sortu egin dituzte ikasleek; nola ez, kooperatiba egitura duten enpresak izan dira sortu dituztenak.
Jaki eta bestelako produktu sorta bikaina lortu ahal izatea jarri diote eskura nahi izan duen orori. Ikasleek eskaini dituzten produktuen artean badaude bertako eta gertukoak, baina baita ere Kataluniako eta beste lurralde batzuetako jaki tipikoak direnak ere.
Aste batzutan izan dugu aukera irakasle eta gurasoek eskariak egiteko, eta aste honetan eskatutakoak Almenera iritsi ahala otar, kutxa eta poltsak banatzen jardun dute.
Dirua kobratu, sarrera eta irteeren balatzea egin, irabaziak zehaztu...Enpresari lanetan jardun dutela, alegia! Kooperatiba diren heinean, gainera, irabazien zati bat elkarte ezberdinetan parte hartzeko bideratuko dute. Hona atera ditugun irudiak.

Iruzkinak