Aste honetan egin dituzte batxilergoko 2. mailako ikasleek Unibertsitaterako Sarbide Ebaluazioko azterketak. Urduritasuna, gaiak kontrolpean dauzkanaren lasaitasuna, dena bukatzeko gogoa, blokeatuta geratzeko beldurra... horrelakoak aipatzen dituzte ikasleek azterketara sartu aurretik. Irteeran, ordea, nekea eta poza edo haserrea aurkituko ditugu; erantzunak konparatzean nahi duenik ere egoten da edo bukatu den azterketaren inguruko inolako komentariorik entzun nahi ez dutenak ere aurkituko ditugu. Eta, nola ez, dena bukatzeko gogoa.
Hau irakurtzen duzuenerako amaituta izango dute aste gogorra eta festarako eta opor luzeetarako prestatzen arituko dira. Ea denek ere, lortzen dituzten haien helburuak!
Argazki hauetan ikusiko dituzue astean zehar ateratako irudiak.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina