Almeneko 3 ikasle, Arespalditzako egonaldian


Pasa den ostegunean abiatu ziren Batxi 1eko Eñaut Beltran de Heredia, Josu Aizpurua eta DBH4ko Unax Barrainkua 4 eguneko egonaldia egitera Arabako Arespalditzara.
Egonaldi horretan buruko gaitzak dituzten gaixoekin batera bizitzen egon ziren. Elkar ezagutzea eta hausnarketak eta esperientziak partekatzea da egonaldi honen helburuetako bat; eta horrekin batera buruko gaitzen inguruko estigma eta beldurrei kontra egitea. 
Orain dela hiru urte joan ziren lehenengo aldiz gure ikasleak horrelako egonaldi batera, Eli Mendia orientatzailearen eskutik, San Juan de Dios ospitaleko Emilio Martin psikologoak sortu zuen programaren baitan.
Oraingoan, UDA futbol taldea izan da parte hartzea bideratu duena. Programaren azken helburua da drogen kontsumoan nerabe eta gazteek dituzten joeren aurrean eragitea. Hemen daukazue Eñaut eta Josuri egonalditik bueltan egin diegun elkarrizketa.

Iruzkinak