Zientzia tailerra-Urpekaria eta itsasoko altxorrak




Saio berezia eta ederra euki dugu aste honetan zientzia tailerra gaian.
Badira aste batzuk itsaso eta ozeanoen egoerari arreta jarri geniola; plastikoen kutsadurak sortzen dituen arazoak aztertu ditugu. Gutako bakoitzak gai horretan daukagun inplikazioa ere aztertu dugu eta konpromezu posibleak ere zehaztu ditugu. Tartean Zihara Etxeberria eta Irati Sapok LHko 4. mailako ikasleei gaiaren aurkezpena egin zieten. Baita ongi egin ere!
Bigarren begiratu baten, itsaosaren egoeraren alde negatiboei ezezik bertan aurkitu ditzakegun bizidunen aniztasunari ere heldu nahi izan diogu.
Horren guztiaren harira, Unai Salaberriaren hitzaldi-saioa gozatu ahal izan dugu aste honetan. Esperientzia handiko urpekaria izanik, eta munduko hainbat lekutan itsaso azpian jardundakoa izanik, testigantza ezin hobea eskaini digu. Berak espedizioetan ateratako argazki eta bideo ederrekin gozatu ahal izan dugu, baina, batez ere, bere ahotik entzundakoek utzi gaituzte harrituta; bai ikasleak eta baita irakasleak ere. Ordubeterako etorri eta ordu térdira galde-erantzunekin ezin bukatu egon gara. Saioko irudiak eta Unaiek berak ateratakoak jartzen dizkizuegu eskura hemen.
Unairi eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen; ikusi eta entzun dizkiogunak oparia izan baitira guretzako.

Iruzkinak