LH2koak kazetari lanetan


Aste hauetan zehar LH2ko ikasleak elkarrizketak egiten ibili dira eremu desberdinetan, eta baita batxilergoko eremuetan ere. Proiektu baten baitan, kazetariak bailira bezala aritu dira. 


Mikrofonoak eta kamarak hartu eta serio ikusi ditugu igerilari-taldeko batxilergoko Julen, Gari eta Jorge ikasleei, Bilboko kontserbatorioko irakaslea eta gurasoa den Esther Conde biolinjoleari,  eskubaloiko guraso dugun Jonan Eskibel jokalariari, gure lankide eta pelotaria den Ibai Bolinagari, euskal dantzetako kide eta irakasle den Iulene Urrutiari elkarrizketak egiten. Aurreko zerrenda horretakoei, gehitu zeramikan aditua den IƱaki Lizundia gurasoa, saskibaloiko entrenatzailea den Jesus Jara gurasoa eta batxilergoko ikaslea den eta gimnasia erritmikoan dabilen Nahia Arguiz. Etorkizuneko kazetari eta berriemaileak izango ote dira gure neska-mutilak!! 


Lanak bukatuta, gurasoendako erakustaldia ere egin zuten pasa den astean. Baita ederto egin ere! Hemen daukazue argazki sorta bat nola ibili diren ikusi nahi baduzue eta elkarrizketen bideoak, berriz, hemen ikusi ahal izango dituzue.

Iruzkinak