Batxi 1ekoen ikuskizuna Amaian



Pasa den ostiralean ospatu zen urtero bezala batxilergoko 1 mailako ikasleen ikuskizuna. Ikasbidaiarako dirua ateratzeko helburuarekin egiten da, eta oholtzan ikusiko duguna Almeneko eta Gaztelupeko ikasleek haiek erabaki, sortu eta antolatzen dute.
Aurten ere hala izan da eta ohikoa den bezala jende asko bildu zen Amaian ikuskizunari heltzeko gogoz. Irakasle talde batek ere hartu zuen parte.
Goienan honela jaso zuten ekitaldiaren berria eta argazki hauek ere ikus ditzakezue.
Orain, dena bukatuta, balantzea egiteko ordua da, ondo egindakoak mantenduz eta hurrengoetarako hobetzekoak zehaztuz.

Iruzkinak