Badator, badator...Amaia Antzokiko ikuskizun mundiala!!!


Badator, badator eguna!!! 


Aurten ere martxan daude batxilergoko ikasleak!!  Izan ere, “Mundu txiki bat Amaia Antzokian” ikuskizuna egingo dute datorren ostiralean. Almen eta Gaztelupeko batxilergoko 1 mailako ikasleek antolatu, sortu eta parte hartuko dute bertan.
Musika, dantza eta bestelako saioak ikusi ahal izango dituzue. Irri eta barre egiteaz gain, arratsalde ederra ere pasatuko duzuela ziurtatu dezakegu!


Helburua, ikuskizun entretenigarri eta bizia egiteaz gain, datorren irailean egingo duten ikasbidairako dirua lortzea da.

Hona hemen ekitaldiaren datu zehatzak!




  • Eguna: Maiatzak 11, arratsaldeko 18:00etan
  • Lekua: Arrasateko Amaia Antzokia
  • Ekintzaren deskribapena: 
  • Sarreren prezioa: 5€.
  • Sarrerak erosteko: datorren astean zehar batxilergoko ikasleei eskatuta edo egunean bertan antzokiko takillan.




Iruzkinak