XNO, trainer eta eraikuntza: azken eguneko irudiak



Batxilergoko proiektuen amaierako eguna benetan berezia izaten da. Giroa aztoratuta egoten da. Gauzak ondo bukatzeko gogoa, aurkezpen publikoetarako urduritasuna, bukatu nahi eta ezinak...eta hala ere goiz bizia eta alaia izaten da. Elkarlana ikusten da nonahi; elkarri laguntzeko gogoa. Bai ikasleengan eta bai irakasleengan ere. Ikusi bideoa eta irudiak, bestela!







Eraikuntzakoak, maketak buatuta eta plano eta proposamen aurkezpena egiten

XNOkoak edukiz eta seriotasunez eta era berean umorez ere betetako albistegia sortzen


Trainerrekoak simposioa aukezten eta osasun-azoka inauguratu ondoren, bezeroak atenditzen.

Iruzkinak